.
INFORMAZIOA
Zalantzarik gabe, Zugarramurdiko Lezea da herriko lekurik ezagunena eta bere historiako erdigune neuralgikoa.
Hirigunetik 500 metro eskasera kokatzen da Lezea. Kondairak akelarreen ospakizuna kokatzen duen agertokia da azaleko multzo karstiko ikusgarri hau. Inkisizioak XVII. mendearen hasieran deabruen gurtzatzat jo zituen erritu-jaiak.
Barrunbe nagusia ur-korronte batek, gaur egun oraindik ere emari handikoak, zulatu zuen; infernuko erreka izenekoak. Errekak 120 metro luze eta ekialdean 22 metrotik 26ra bitartean eta irteeran edo mendebaldeko ahoan 12 metro zabal dituen barrunbea zeharkatzen du ipar-ekialdetik hego-mendebaldera.
Barrunbearen altuera, berriz, 10 metrotik 12ra bitartekoa da. Guneak beste bi galeria ditu goialdean, nagusiaren orientazio bertsukoa, eta barrunbe nagusira irekitzen dira.

PREZIOAK ETA ERRESERBAK
PREZIO OROKORRA | HAURRAK 6 – 12 urte | |
LEZEA | 5,50 € | 3,50 € |
MUSEOA | 5,50 € | 3,50 € |
Oharrak:
- Bisitariak €1eko deskontua izango du bigarren baliabidearen sarreran.
- Prezio bereziak desgaitasuna duten pertsonentzat, familia ugarientzat edo taldean bisitatzen bagaituzue.
- Deskontuak ezin dira metatu.
Bisitetarako sarrerak ziurtatzeko online erreserba egitea gomendatzen da.
Irekitzeko ordutegiak
Hauek dira gure ordutegiak denboraldien arabera. Taldean bazatoz, jarri gurekin harremanetan.
URRITIK EKAINERA
ASTL | ASTR | ASTZ | OSTG | OSTZ | LARB | IGND | |
URRIA | X | 10:30 – 18:00 Orduaren aldaketaren aitzin, Lezea 17:00etan hetsiko da | 10:30 – 18:30 | ||||
AZAROA ABENDUA |
X | 10:30 – 17:00 | |||||
URTARRILA | X | 10:30 – 17:30 | |||||
OTSAILA | X | 10:30 – 17:30 | 10:30 – 18:00 | ||||
MARTXOA APIRILA MAIATZA EKAINA |
X | 10:30 – 18:00 | 10:30 – 18:30 |
UZTAILETIK IRAILERA
ASTL | ASTR | ASTZ | OSTG | OSTZ | LARB | IGND | |
1 – 14 uztaila | X | 10:30 – 19:00 | |||||
15 uztaila – 15 iraila | 10:30 – 19:30 | ||||||
16 – 30 iraila | X | 10:30 – 19:00 |
Oharrak:
- Ordutegi zabalagoa jaiegunetan, zubietan eta Aste Santuan.
- Ixteko ordua adieraziko dugu. Ezingo da sartu 45 minutu lehenago.
- Astearteetan, Lezea 10:30etik 13:30era eta 15:00etatik ixteko ordura arte irekiko da.
- Abenduaren 24an eta 31n goizez bakarrik irekiko da.
- Urtarrileko lehen hamabostaldian Lezea asteburuetan irekiko da. Ordutegia 10:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17: 0era izango da.
- Zugarramurdiko Garapena enpresak beretzat gordetzen du Lezearen ordutegiak egun jakinetan aldatzeko eskubidea, zirkunstantzia espezifikoen arabera.