|
Sorginaren Eguneko Sarrera Salmenta
Txartelak eskuragai izanen dira Zugarramurdiko Sorginen Museoan, Interneten, Rural Kutxaren kutxazainetan edo telefono zentruan.
Hirugarren edizioa den Sorginaren Eguneko gauean, Lezean eginen diren ekitaldiek erakargarri
berezia izanen dute. 20:00tan, Oskorrik, Iztuetak argitaratutako partituretan
oinarritutako gipuzkoako dantza zaharren
berreskuratzean datzan lan berria aurkeztuko du. Ondotik, Zugarramurdiko
herritarrek bere Akelarrea aurkeztuko dute. Finitzeko, Alter Zinema faktoriak “Sugarren erdin:
sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik” aurkeztuko du, Inkisizioa izan
ez balitz gaur egungo akelarreak izango liratekeenaren bertsio garaikidea.
Ikuskizun hauetan parte hartzeko sarrerak 14€tan
daude (14 urtetik behitikoek doan) eta honako bitartekari hauen bidez lor
daitezke:
1.
Zugarramurdiko
Sorginen Museoan (asteazkenetik ortziralera 11:00tatik 18:30era zabalik;
asteburuetan, 11:00tatik 19:00tara).
2.
Nafarroako Aurrezki Kutxako kutxazainetan.
3.
www.entradas.com edo www.ruralvia.com/navarra web orrien
bidez.
4.
902 58 50 22 Telefonoaren bidez.
Sartzeak Interneten bidez eta telefonoz erosten
dituztenek, banaketarako egokituak dauden Rural Kutxako
kutxazainetan eskuratu beharko dituzte nahitaez
Bertzalde, Sorginaren Eguneko antolatzaileok, Akelarre Elkarteak,
Sorginen Museoak eta Zugarramurdiko Udalak, txartelen online salmentaren atzerapenarengatik erabiltzaileei barkamena eskatu nahi genieke.
Hemendik antzina arazo gehiago ez izatea, eta denek, Logroñoko Fede autoaren laugarren urteurrena
ospatzeko gogoz prestatzen ari garen
egun honetaz gozatzea espero dugu.
|