cabecera
 
  Hasiera Español | Français Kontaktua
linea
 
  menu zugarramurdi Ongi etorria
    linea
  menu zugarramurdi Historia
    linea
  menu zugarramurdi Baliabide turistikoak
   
  - Zatoz gu ezagutzera
 
  · Zugarramurdiko lezea
  · Sorginen museoa
  · Turismo bulegoa
  · Xareta lurraldea
  - Gera zaitez lo egitera
  - Dastatu gure sukaldaritza
    linea
  menu zugarramurdi Kudeaketa sozietatea
    linea
  menu zugarramurdi Agenda
    linea
  menu zugarramurdi Berriak
    linea
  menu zugarramurdi Estekak
    linea
linea  
 
icono_historia Zugarramurdiko Garapena SL Kudeaketa Elkartea
 
Museo   Museo
 

Sorginen museoa sortuta, Zugarramurdiko Udalak udalerriko turismo-baliabideak modurik egokienean kudeatzeko ereduari buruzko hausnarketa egin zuen. Zugarramurdiren errealitate zehatzari buruzko azterlanak agerian utzi zuen halako ezaugarriak izanen zituen museo-ekimena bultzatzeko, ezinbestekoa izanen zela udalaren funtsezko eginkizuna; izan ere, bera baita herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa, eta berak baitu kultur ekintza garatzeko borondatea, eta proiektuaren titularitatea.

Hainbat instituzioren elkargunea eta lankidetza indarrean paratzea ahalbidetuko zuen kudeaketa-eredu berria definitzea pentsatu zen. Afera zen funtsezko hiru erronka hauei erantzutea:

  • Giza baliabideak, baliabide materialak eta finantzarioak kudeatzeko tresna arin eta moderno baten premia.
  • Proiektuaren kudeaketan hainbat instituzio eta eragile inplikatzea.
  • Kultur, hezkuntza eta turismo-zerbitzuen ustiapen ekonomikoa bultzatzeko aukera.

Zugarramurdin kultura eta turismoa kudeatzeko aukerarik onuragarriena kapital publikoko merkataritza-sozietate bat sortzea izanen zela ikusi zen, baina, betiere, sektore pribatua inplikatzeko aukerari ateak zabalik utzita. Aipatu sozietatearen izena Zugarramurdiko Garapena da, eta bere eginkizun nagusia ondare-baliabideak kudeatzea da. Helburuak lortze aldera, Zugarramurdiko Garapena SLk honako hauek egin ditzake:

  • Zugarramurdin beharrezkoak ikusten diren lanak eta zerbitzuak, ondare-baliabideak eta azpiegiturak kudeatu eta gauzatu: leizea, Sorginen Museoa eta Errotaberri errota, besteak beste.

  • Bisitariek udalerriko ondare-elementuen berri izateko bisita gidatuak eta gidatu gabeak prestatu.

  • Zugarramurdin kultura, artea eta turismoa sustatzeko ekintzak antolatu.  
  • Errotaberri landetxea kudeatu.

  • Udalerria eta bere ondare, natur, kultur, historia eta turismo-baliabideak sustatzeko ekintzak gauzatu.

  • Bere jarduerak garatzeko beharrezkoak diren langile adituak eta kanpoko zerbitzu espezializatuak kontratatu.
 
linea
descargar  
linea
 
 
Zatoz gu ezagutzera
foto

Zugarramurdiko lezea
Sentitu naturaren eta tradizioaren xarma

 
Zatoz gu ezagutzera
foto

Sorginen museoa
Zugarramurdiko sorginei buruzko egia

 
Gera zaitez lo egitera

Beso zabalik hartuko zaitugu, etxean bezela senti zaitezen

 
Dastatu gure sukaldaritza
foto

Goza ezazu gure sukaldeetan uztartuta dauden tradizioaz eta berrikuntzaz



banner

[Titulartasuna] - Copyright 2009 Zugarramudiko Garapena S.L.