.

SENTSIBILIZAZIOA
BISITATU NATURAGUNEAK, INGURUMENA ETA BERTAKO HERRITARRAK ERRESPETATUZ
‘¿Dónde va Vicente? / Maritxu, nora zoaz?’ kanpainak herritarrak sentsibilizatu, eta erabilera onak, ohiturak eta jarrera arduratsuak sustatu nahi ditu haien artean, Nafarroako landa-inguruneaz gozatzeko orduan, helmuga batzuen masifikazioa saihestuz.
Vicente y Maritxu pertsonaiek eragiten dute jendea haiekin identifikatuta sentitzea ohitura jakin batzuetan; izan ere, portaera desegokiak agertzen dituzte landa-ingurunean edo naturan, eta, zeharka, landa-ingurunearen, bertako herrien eta bertako jendearen kulturan gehiago integratzen diren errespetuzko beste erabilera batzuk sustatzen dituzte.
ZER BILATZEN DUGU?
Ingurune naturala edo kultura- edo ondare-espazioak errespetatzen dituen aisialdi eta turismo jasangarria.
- Masifikazioa saihesten du eta bisitarien eta landa-eremuetako biztanleen arteko bizikidetza errazten du.
- Kontuz suarekin.
- Aparkatu egokitutako eremuetan, bideak eta finka edo etxebizitzetarako sarrerak blokeatu gabe.
- Hartu beharrezko guztia.
- Ez sortu hondakinik eta, sortuz gero, eraman etxera.
- Errespetatu naturako soinuak, ez egin alferrikako zaratarik.
- Planifikatu zure txangoa eta saihestu leku masifikatuak.
LEKU LASAI BATEN BILA AL ZABILTZA?
Leku lasai baten bila bazabiltza, erabili gure erreserba-tresna.
- Hurrengo online erreserben plataforman bidez:
- https://reservas.redexploranavarra.es plataforman aldez aurretik jakin dezakezu helmuga jakin bateko okupazio-maila, horrela bisitarien fluxua hobeki kudeatzeko.
- Etxetik irten aurretik jakinen duzu buruan dabilkizun helmugan leku librerik geratzen den, eta, nahi izanez gero, beste aukera bat bilatzen ahalko duzu.