Zugarramurdiko lezea

.

Icono cueva de Zugarramurdi - Turismo

ZUGARRAMURDIKO LEZEA

  • Lezea
  • Erreserbak
  • Ordutegiak
  • Argibideak
  • Eskuorriak
  • icono_appApp

INFORMAZIOA

Zalantzarik gabe, Zugarramurdiko Lezea da herriko lekurik ezagunena eta bere historiako erdigune neuralgikoa.

Hirigunetik 500 metro eskasera kokatzen da Lezea. Kondairak akelarreen ospakizuna kokatzen duen agertokia da azaleko multzo karstiko ikusgarri hau. Inkisizioak XVII. mendearen hasieran deabruen gurtzatzat jo zituen erritu-jaiak.

Barrunbe nagusia ur-korronte batek, gaur egun oraindik ere emari handikoak, zulatu zuen; infernuko erreka izenekoak. Errekak 120 metro luze eta ekialdean 22 metrotik 26ra bitartean eta irteeran edo mendebaldeko ahoan 12 metro zabal dituen barrunbea zeharkatzen du ipar-ekialdetik hego-mendebaldera.

Barrunbearen altuera, berriz, 10 metrotik 12ra bitartekoa da. Guneak beste bi galeria ditu goialdean, nagusiaren orientazio bertsukoa, eta barrunbe nagusira irekitzen dira.

Vista hacia el exterior desde la cueva de Zugarramurdi

PREZIOAK ETA ERRESERBAK

PREZIO OROKORRA HAURRAK 6 – 11 urte
LEZEA 6,50 € 4,50 €
MUSEOA 6,50 € 4,50 €

Oharrak:

  • Bisitariak €1eko deskontua izango du bigarren baliabidearen sarreran.
  • Baditugu kolektibo jakin batzuentzat aplikagarriak diren salbuespenak eta tarifa bereziak, hala nola tokiko biztanleak, sektoreko profesionalak, adingabeak, 65 urtetik gorakoak, desgaitasuna duten pertsonak, familiak eta taldeak; betiere aldez aurretik egiaztatuta eta aforoaren arabera. Informazio gehiagorako, galdetu leihatilan.
  • Deskontuak ezin dira metatu.

Bisitetarako sarrerak ziurtatzeko online erreserba egitea gomendatzen da.

Irekitzeko ordutegiak

Hauek dira gure ordutegiak denboraldien arabera. Taldean bazatoz, jarri gurekin harremanetan.

URRITIK EKAINERA

Astelehenetan itxita. Gainerako egunetan 10: 30ean irekiko dugu. Asteartetik ostiralera: Urrian, azaroan eta abenduan 5:00etan itxiko dugu. Urtarrilean eta otsailean 5:30ean itxiko dugu. Martxotik ekainera 6:00etan itxiko dugu. Asteburuetan: 6:30ean itxiko dugu, azarotik otsailera izan ezik, ordu aldaketagatik lehenago iluntzen baitu, eta, horrela, ixteko ordua aurreratuko dugu.

ASTL ASTR ASTZ OSTG OSTI LARB IGND
URRIA X 10:30-18:00 10:30 – 18:30
AZAROA
ABENDUA
URTARRILA
X 10:00 – 17:00
OTSAILA X 10:00 – 17:00 10:00 – 18:00
MARTXOA
APIRILA
MAIATZA
EKAINA
X 10:30 – 18:00 10:30 – 18:30

UZTAILETIK IRAILERA

Ordutegia: uztailaren 1etik 14ra eta irailaren 16tik 30era. Astelehenetan itxita. Gainerako egunetan, 10:30etik 7: 00etara irekitzen dugu. Ordutegia: uztailaren 15etik irailaren 15era. Egunero irekitzen dugu 10:30etik 7: 30era.

ASTL ASTR ASTZ OSTG OSTI LARB IGND
1 – 14 uztaila X 10:30 – 18:30
15 uztaila – 15 iraila 10:30 – 19:00
16 – 30 iraila X 10:30 – 18:30

Oharrak:

  • Ordutegi zabalagoa jaiegunetan, zubietan eta Aste Santuan.
  • Ixteko ordua adieraziko dugu. Ezingo da sartu ordu bat lehenago.
  • Astearteetan, Lezea 13:30ak arte eta 15:00etatik ixteko ordura arte irekiko da.
  • Abenduaren 24an eta 31n goizez bakarrik irekiko da.
  • Urtarrileko lehen hamabostaldian Lezea asteburuetan irekiko da.
  • Zugarramurdiko Garapena enpresak beretzat gordetzen du Lezearen ordutegiak egun jakinetan aldatzeko eskubidea, zirkunstantzia espezifikoen arabera.

ARGIBIDEAK

Aparkalekua

  • Aparkalekua seinaleztatuta dago eta frontoiaren ondoan dago.
  • Beitikokarrika kalean zehar 15 minutu inguruko paseoan Lezera oinez joatea gomendatzen dizuegu.

Lezeko sarreraren prezioan sartuta

  • Zugarramurdiko Lezera bisita librea.
  • Bisitak 45 minutu eta ordubete inguruko iraupena du.

Ez ahantzi

  • Oinetako erosoak eraman, itsaspen onarekin.
  • Lezea irekia denez, sentsazio termikoa kanpoko bera da.
  • Eraman motxila bat zure haurra garraiatzeko.

Lezearen kontserbazioa: bisitariaren papera

Gure bisitarien banakako ardura behar dugu, Nafarroan Paisaia Bereziai zendatua den gune hau zaintzeko.

  • Ezin dira hormak eta formazio geologikoak ukitu edo kaltetu.
  • Tokiko fauna eta flora errespetatu behardira, baita maskotekin sartzeko arauak ere.
  • Ez da harriekin totemik egingo.
  • Ahal den neurrian, isilik zeharkatuko da Lezea.

Jardueraren xehetasunak

  • Hizkuntzak: gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa.
  • Haurrak dituzten familientzat egokia: Bai.
  • Azken sarrera salgai: itxi baino 45 minutu lehenago.
  • Lezean txakurrak edo beste maskota batzuk sar daitezke + info.
  • Bisita ez dago egokituta mugikortasun urriko pertsonentzat edo gurpil-aulkian daudenentzat.
  • Zugarramurdiko Lezean lortutako irudiak ezin dira komertzialki erabili.

DESKARGATU ZURE APP-A