Historia

.

HISTORIA

  • 1154-1608
  • 1609-1614
  • 1667-1783
  • 1788-1911
  • 1914-2007

1154 – 1427 – 1482 – 1580 – 1608 URTEAK

1154

Zugarramurdiri buruzko lehen aipamen idatzia; Urdazubiko premontretarren ordenako San Salbatore monasterioaren babesean sortutako basetxea.

1427

Datuen arabera, Zugarramurdik 15 etxe zituen. Zugarramurdiarren eta Urdazubiko monasterioaren arteko lehen liskarrak hasi ziren, baita Baztan ibarrarekin ere.

1482

Baztan Ibarrak baimena eman zien zugarramurdiarrei beren herri-lurrak aprobetxa zitzaten. Zugarramurdiarrak herritar askeak dira. Hala ere, beharturik daude beren lurrak Urdazubiko monasterioari errentan uztera, baita errota eta burdinola uztera ere. Garai hartarako, Zugarramurdik 30 etxe zituen, eta ondoan zuen erakunde erlijiosoarekiko autonomia ezartzen saiatu zen.

1580

Lehen eliza eraiki zen, gaur egun dagoen elizaren orube berean.

Zezengorri - Historia

1608

Maria Ximildegi Zugarramurdira heldu da. Lehen liskarrak herritarren eta ustezko “azti edo sorginen” artean. Azken horiek publikoki baketu ziren Zugarramurdiko elizan.

1609 – 1610 – 1611- 1612 – 1614 URTEAK

1609

Urtarrila:
Juan del Valle Alvarado eta Alonso de Becerra y Holguín inkisidoreak Zugarramurdira heldu ziren. Lehen 4 atxilotuak Logroñora eraman zituzten. Sei senide eta lagun, akelarrearen pertsonaia nagusiak, Logroñora joan ziren emakume horien errugabetasuna defendatzeko. Horiek ere atxilotu zituzten, eta ustezko sorgin-sektakoak edo deabruaren gurtzaileak zirela aitortzera behartu zituzten.

Inquisición - Historia

1609

Abuztuaren 23a:
nkisidoreak berriro itzuli ziren, eta data horretan fede-ediktua ezarri zuten: fededun guztiak derrigortuta daude sorginak salatzera, eskumikatuak izan nahi ez badute. Horren ondorioz, beste 15 akusatu eraman zituzten Logroñora.

1609-1610

1609ko abendua eta 1610eko martxoa:
Beste 17 lagun eraman zituzten Logroñoko auzitegiko kartzelara.

Inquisición sentencia - Historia

1610

1610eko azaroaren 7a eta 8a:
Ogroñoko autofedea, edo “Zugarramurdiko sorginen” epaiketa publikoa. Lehen egunean, azaroaren 7an, akusazioak, aitorpenak eta epaiak irakurri ziren. Hurrengo egunean, azaroaren 8an, atxilotuak justiziaren esku utzi zituzten, eta zigorrak bete egin ziren: akusatuetatik 11 sutan erre zituzten; 6 bizirik, eta 5 gizairuditan.

1611

Sorgin-izua zabaldu zen, eta Logroñoko auzitegiko hirugarren kidea, Alonso de Salazar y Frías, eskualdean ibili zen harat eta honat grazia-ediktuarekin eta isiltasun-ediktuarekin.

1612

Salazar Logroñora itzuli zen, 1.802 sorginkeria-aitorpenekin; horietatik 1.384 haurrek egindakoak dira. Horiez gain, hirugarren pertsonek egindako 5.000 erru-egozte eraman zituen. 11.000 orriko memoria idatzi zuen; horretan, sorginkeria egon zitekeela erakutsiko zuten froga fidagarririk ezean, pertsona horientzat barkamena eta ahaztea eskatzen du.

1614

Logroñoko auzitegiko kideen eztabaida garrantzaren ondoren, inkisidore nagusi Bernardo de Sandoval y Rojas jaunak Salazarri eman zion arrazoia, eta barkamena ematen zien erruduntzat jotako 5.000 lagunei. Espainiako inkisizioak bere historian sorginkeriaren aurka abiarazi zuen prozesurik luzeena eta azkena akitua zen. Zugarramurdi ikur bihurtu zen: “sorginen herria”.

Inquisición - Historia

1667 – 1725 – 1750 – 1881-1784 – 1783 URTEAK

1667

3.800 dukat ordainduta, Zugarramurdi krimen-eskumena lortu zuen: alegia, herritarrek aukeratu eta erregeordeak izendatutako epaileak eginen zuen justizia. Horrela, Urdazubiko monasteriotik libre geratu zen hiribildu bihurtu zen. Hala ere, zenobioak jarraitu zuen Zugarramurdiko alkatea izendatzen.

Inquisición - Historia

1725

Parrokia-etxea eraiki zuten, eta bertan bizi izan zen Zugarramurdiko erretorea.

1750

Dutaria jauregia eraiki zuten.

Palacio Dutaria - Historia

1781-1784

Jasokundearen Andre Mariaren eliza eraiki zuten. Lanak Dutaria familiak finantzatu zituen, eta, halaber, bere etxea aldi baterako utzi zuen elizkizunetarako.

Iglesia de Nuestra Señora de la Asunción - Historia

1783

Lanak bukatuak ez baziren ere, eliza berria abuztuaren 15ean inauguratu zuten, Jasokundearen Andre Mariaren ohorezko besta-egunean, guztiz saindua Dutaria etxetik ekarrita.

1788 – 1793 – 1845 – 1873 – 1911 URTEAK

1788

Joaquina Benita de la Cruzek (garai batean Joaquina Nicolasa Borda), Dutaria familiakoak, komentua eta ospitalea sortu zituen Indaburua baserrian; gaur egun, bertan da sorginen museoa.

Caminando hacia el Museo de Zugarramurdi - Historia

1793

Konbentzioaren gerran borrokan ari ziren tropa frantziarrek, Saran prestatuek, Zugarramurdi suntsitu zuen sutea piztu zuten.

1845

Desamortizazioen ondoren, Zugarramurdi udal independente bihurtu zen.

1873

Uztailaren 26an, Karlos VII.a Espainian sartu zen bigarren aldiz Zugarramurdin barna. Karmen eguna izaki, mezatara joan zen, eta ordu batzuk eman zituen herrian. Ondoren Peña Plata gotorlekura abiatu zen.

Foto antigua plaza de Zugarramurdi - Historia

1911

Historiako lehen zikiro-jatea. Andres Pery eta bere emaztea, Francisca Mendiburu, Argentinatik Barrenetxea etxera itzuli zirenean, bildotsa erre zuten Panpako erara, eta bakarrik gizonendako.

Zikiro-jate - Historia

1914 – 1966 – 1992 – 1994 – 2007 URTEAK

1914

Kontrabandoa edo gaueko lana gabezia handiko garaietan mugako bi aldetako herritarrentzat biziraupenerako elementu garrantzitsua bilakatu zen. Mugalariek gaueko iluntasuna eta lurralde ezaguera bikainari etekina ateratzen zioten mugaz bertzaldera salgaiak eramateko: hala txokolatea, azukrea, kafea, farfailak, kotxearen ordezko piezak….nola zentsurak debekaturiko liburu edo diskak. Karabineroak eta mugalariak elkar ezagutzen zuten, izan ere denak herri berean bizi ziren. Ondorioz behinere idatzitako hitzarmena ezarri zen: inoiz karabineroak kontrabandistak ustekabean harrapatuko balitu hark airean tiro bat bota eta mugalariak salgaiak utzita alde egin beharko luke. Bertzalde, segurtasun indarrak ekiditeko hainbat trikimailu izaten zituzten: bidea libre zegoen ala ez jakiteko mugalariek bakarrik zekizkiten kodeak, zeinbat Bentaren kokapena profitatu haietako baten sarrera nagusiak mugaren alde batera eman eta atzekaldeak bertzaldera ematen zuenean, etabar.

1966

Zugarramurdiko leizean mugaz bi aldeetako kontrabandistek biltzarra egin zuten.

Cueva de Zugarrarmurdi - Historia

1992

Xareta eratu zen, Zugarramurdi, Urdazubi, Sara eta Ainhoa elkartzen dituen gunea.

Constitución Xareta - Historia

1994

Pottok bidexkaren inaugurazioa. Bidexkak Sara, Zugarramurdi eta Urdazubiko leizeak lotzen ditu kanpoz

Sendero de la Pottoka azul - Historia

2007

Zugarramurdiko Sorginen Museoaren inaugurazioa, 2007ko uztailaren 20an.

Museo de las brujas 2027 - HIstoria