.
INFORMAZIOA
Sorginen Museoan Zugarramurdik XVII. mendean bizi izan zuen prozesu inkisitoriala ezagutuko duzue, ikus-entzunezkoen, eszenografia erakargarrien eta pantaila interaktiboen bidez.
Zugarramurdira prozesu honen inguruan sortu ziren istorio eta elezaharrek erakarrita iristen zarete asko, eta horregatik, museo-gune honek oroimen historikoa iraunarazteko eta bisitariari 400 urte lehenago jende haren eguneroko bizitza nolakoa zen erakusteko leku bat izan nahi du.
Gauaz bestaldeko gizarte-egoera baten biktima izan ziren gizonei eta emakumeei egindako omenaldia da, sorgin izu-bolada baten biktima, eta autoritatea inposatu behar zuen Inkisizio baten biktima. Dolu eta oroimenerako gunea, istorio interesgarriak, bere testuinguruan, modu zorrotz, baina baita atsegin eta zirraragarrian kontatzeko lekua ere.
Estereotipoak alde batera utzita, bere hiru solairuetan sorginkeriarekin lotutako gaiak jorratzen ditu eta XVII. mendeko euskal gizartea bere argi-itzalekin irudikatzen du.
Horrela, sorginen irudi folklorikoa apurtuz, gauza sinesgaitzez akusatutako emakume eta gizon batzuen beste errealitate horri bide eman nahi zaio, kontakizun fantasiatsuetan bilduta, eta azkenik su batean erreta.
Sorginen Museoan, antzinako izaki mitologiko, sendabelar eta erritualez osatutako mundu batean ere sartuko zarete; izan ere, horren guztiaren atzean kondairazko eta mitologiako mundu oso bat dago, Mari eta Aker protagonista dituena; herri-medikuntzan errotutako praktikaz hitz egiten diguten jai eta erritu paganoen testuinguruan.
Florencio Idoatek, Aita Barandiaranek, Julio Caro Barojak, Gustav Heninngsen, Jose Dueso, J. Paul Arzac eta Koro Irazokik, bertzeak bertze, egindako ikerketa-lanak oinarri izan dira bere ondarea babestea eta turismo-baliabideak lantzea bateratzen dituen proiektu honetan.


PREZIOAK ETA ERRESERBAK
PREZIO OROKORRA | HAURRAK 6 – 12 urte | |
MUSEOA | 5,50 € | 3,50 € |
LEZEA | 5,50 € | 3,50 € |
Oharrak:
- Bisitariak €1eko deskontua izango du bigarren baliabidearen sarreran.
- Prezio bereziak desgaitasuna duten pertsonentzat, familia ugarientzat edo taldean bisitatzen bagaituzue.
- Deskontuak ezin dira metatu.
Bisitetarako sarrerak ziurtatzeko online erreserba egitea gomendatzen da:
Irekitzeko ordutegiak
Hauek dira gure ordutegiak denboraldien arabera. Taldean bazatoz, jarri gurekin harremanetan.
URRITIK EKAINERA
ASTL | ASTR | ASTZ | OSTG | OSTZ | LARB | IGND | |
URRIA | X | X | 10:30 – 18:00 | 10:30 – 18:30 | |||
AZAROA ABENDUA URTARRILA OTSAILA |
X | X | 10:30 – 17:30 | 10:30 – 18:30 | |||
MARTXOA APIRILA MAIATZA EKAINA |
X | X | 10:30 – 18:00 | 10:30 – 18:30 |
UZTAILETIK IRAILERA
ASTL | ASTR | ASTZ | OSTG | OSTZ | LARB | IGND | |
1 – 14 uztaila | X | X | 10:30 – 18:30 | ||||
15 uztaila – 15 iraila | X | 10:30 – 19:00 | |||||
16 – 30 iraila | X | X | 10:30 – 18:30 |
Oharrak:
- Ordutegi zabalagoa jaiegunetan, zubietan eta Aste Santuan.
- Ixteko ordua adieraziko dugu. Ezingo da sartu 45 minutu lehenago.
- Abenduaren 24an eta 31n goizez bakarrik irekiko da.
- Urtarrileko lehenbiko hamabortzaldian, Museoa hetsia izanen da
- Zugarramurdiko Garapena enpresak beretzat gordetzen du Lezearen ordutegiak egun jakinetan aldatzeko eskubidea, zirkunstantzia espezifikoen arabera.
ARGIBIDEAK
ARGAZKI GALERIA
Iconos de Icons8