Sendero de la Pottoka azul - Historia

XVI. Lezeen egunerako Zugarramurdiko proposamenak

XVI. Lezeen egunerako Zugarramurdiko proposamenak

“Kobazuloen Eguna” dela eta, Zugarramurdin ezohiko bisita batzuk proposatzen ditugu martxoaren 15ean, naturgunea gaur egun irisgarritasuna hobetzeko lanetan murgilduta baitago.

Ordubeteko ibilbide lagunduan, espazio hau eraldatzeko martxan dagoen proiektua ezagutuko da, baita mendeetan zehar eman diren gertaera hidro-geologiko eta historiko nagusienak ere.

Zugarramurdiko Lezera sartzeko, aldez aurretik erreserba egin eta dagokion baieztapena jaso beharko da. Informazio guztia www.turismozugarramurdi.com webgunean.

Gainera, “Zugarramurdi egunkarietan: hiru mendeko historia Lezeen eta herri-bizitzaren inguruan” hitzaldia eskeiniko dugu.

XVIII. mendearen hasieratik, Fermin Iriartek Zugarramurdiko herria eta bertako Leze ospetsuak denboran zehar kontatu, interpretatu eta gogoratu direla isladatzen duten prensa-ebakinak bildu ditu. Ehunka gertaera sozial, kultural eta egunerokoei buruzko testigantza inprimatuak, herriaren bilakaera eta hedabideek bere komunitateari buruz proiektatu duten ikuspegia berreraikitzeko aukera ematen dutenak.

Martxoaren 15ean, albiste eta kontakizun esanguratsuenen hautaketa aurkeztuko da, prentsaren bidez, Lezeei eta memoria kolektiboari lotutako herri baten historia bizia ezagutzeko gonbidapena luzatuz.

Hitzaldia 12:00etan hasiko da Sorginen Museoko auditorioan eta ordubete inguruko iraupena izango du. Euskeraz eta gazteleraz egingo da.