Antzerkia: 1611ko Sorgin ehiza Hondarribian
1611ko maiatzaren 6an Hondarribian bizi ziren 4 emakume: Ilarrako Maria, Maria Etxegarai, Garroko Maria, eta Inexa Gaxen sorginkeriaz akusatuak izan ziren eta Hondarribiko Santxo Ubilla alkateak preso eman zituen San Telmo gazteluan.
Gertaera historiko honen ANTZERKI ERREPRESENTAZIOA oholtzara ekarriko dugu SORGIN HAIZEAREN ANTZERKI TALDEAREN eskutik.
Antzezlanarekin batera Xabier Susperregiren “Maria de Ilarra”ren liburuaren aurkezpena egingo da eta saioaren amaieran liburua erosteko aukera eskainiko da.
- Noiz? Maiatzaren 22an, ostirala, 19:30etan.
- Non? Sorginen Museoan
- Sarrera librea izango da lekua bete arte.


