Famtrip profesional baten esparruan Valentziako Erkidegoko bidaia-agentzien bisita Zugarramurdira
Ekainaren 5etik 7ra bitartean, Nafarroak Valentziako Erkidegoko hainbat agentziatako 16 bidaia-agenteren bisita jaso du, PAISAJES handizkariaren eskutik antolatutako familiarizazio-bidaia, famtrip, baten esparruan. PAISAJES autobusez egiten diren estatuko eta nazioarteko zirkuituetan liderra den enpresa da.
Azken hilabeteetan, elkarrekin lan egin da talde txikietara eta esperientzia esklusiboagoetara bideratutako bidaia-proposamen berrien diseinuan. Gaur egun, eskaintza horiek “Itinerario Premium” izenarekin merkaturatzen ari dira beren katalogoan.
- Zugarramurdin harrera eta Turismo-xedearen aurkezpena
Ekainaren 6an, larunbatean, taldea Zugarramurdiko Sorginen Museoan hartu zuten, eta bertan udalerriaren, bere turismo-eskaintzaren eta tokiko garapen jasangarriarekin duen konpromisoaren aurkezpena egin zitzaien, baita eskualdearena eta inguruko baliabide turistiko nagusien aurkezpena ere.
Saio horri esker, zonaldea ikuspegi integral batetik kokatu ahal izan zen, haren nortasun kulturala, ingurune naturala eta turismo-eredu errespetuzko eta orekatu baten aldeko apustua balioan jarriz.
- Museoa eta Lezearen bisita
Ondoren, taldeak Sorginen museoa eta Zugarramurdiko Lezea bisitatu zituen, eta bertatik bertara ezagutu zituzten edukiak interpretatzeko material ezberdinak eta azken hilabeteetan irisgarritasunaren arloan ezarritako hobekuntzak.
Bereziki nabarmendu zen Lezearen barruan duela gutxi publikoari irekitako pasabide berriak estreinatzeko aukera. Honi esker ibilbidea baldintza hobeetan egin ahal izan zuten, esperientzia aberasgarriago batez gozatuz.




