Sendero de la Pottoka azul - Historia

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026

Nafarroan, OEJek hainbat egunez udalerri eta kultura-erakundeek antolatutako jarduera-programa zabala biltzen dute: bisita gidatuak, ibilbideak, ibilaldi interpretatiboak, tailerrak, antzezpenak, hitzaldiak eta kontzertuak. Horien bidez, ondare-intereseko hainbat leku eta ondasun ezagutzeko aukera eskaintzen da, horietako batzuk normalean publikoarentzat itxita egoten badira ere. Aldi berean, jardunaldiek gure kultura-ondarea babesteko beharraz eta gaur egun dituen mehatxuez kontzientziatzea dute helburu.

Kontsultatu esteka honetan aurtengo jardunaldiak: Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026

Zugarramurdik mitologia-abentura batekin bat egingo du

Zugarramurdik Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat bereziki prestatutako proposamen batekin: mitologia-abentura gidatua. Irailaren 26an burutuko da 11:00etan.

Jolasaz harago, jardueraren helburua euskal tradizioko sinesmenak eta kontakizunak txikienei hurbiltzea da, ondare materiagabeak ere bizirik iraun dezan belaunaldiz belaunaldi transmititu behar dela erakutsiz.

Horregatik, abentura honen bidez, haurrei istorio horien zaindari berriak izateko aukera emango zaie. Ondarea bizirik mantentzeak hura ezagutzea, gozatzea eta partekatzea ere badakarrela deskubrituko dute.

Mitologia-abentura gidatua haurrentzat

  • Eguna eta ordua: irailak 26, larunbata · 11:00etan
  • Topagunea: Zugarramurdiko Lezea
  • Adina: 6-11 urte
  • Aurretiazko izen-ematea: beharrezkoa
  • Online erreserbak: plaza erreserbatu
  • Plaza mugatuak

Informazioa eta izen-emateak: 948 59 93 05 · info@zugarramurdi.es

Jornadas Europeas de Patrimonio 2026 - logos