Sendero de la Pottoka azul - Historia

Bertsopilota Zugarramurdin

Bertsopilota Zugarramurdin

Abenduaren 6an, igandea, Zugarramurdin Bertsopilota izanen da, bertsolaritza eta pilota uztartzen dituen hitzordu berezian. Bertsolari lanetan Ekhiñe Zapiain eta Amets Arzallus ariko dira.

Egitaraua:

  • 11:00etan: Pilota eskolako gazteen erakustaldia.
  • 11:30ean: Saratarren Desafioa.
    • Manex Etxeberri Patxeko – Eñaut Zozaya
    • Unai Iribarren – Xan Errandonea
  • 12:30ean: Partida nagusia.
    • Oinatz Bengoetxea – Jon Erasun
    • Iker Urmeneta – Julen Urruzola

Ekitaldian jan eta edateko aukera egongo da. Sarrera 10 eurokoa izango da, eta 12 urtetik beherako haurrek doan izango dute sarrera. Erreserbak SMS bidez egin daitezke: 065 851 9439.

Bertsopilota Zugarramurdin - Agenda