Sendero de la Pottoka azul - Historia

Abentura mitologikoa gidatua. Haurrei zuzendutako udako proposamena

Abentura mitologikoa gidatua. Haurrei zuzendutako udako proposamena

Abentura mitologikoa Zugarramurdin, familia osoari euskal mitologiaren munduan modu ludiko eta kooperatiboan murgiltzeko aukera ematen dion heziketa jarduera da. Ekimen hau urte osoz eskeintzen dugu:

Informazio gehiago eta erreserbak

Zer berri uda honetan?

2025eko udan, ohiko jarduera honetaz gain, larunbata goizetan eskeintza
zabalduko dugu taldeko bisita batekin.

Bertaratzen diren haurrei egun batez sorgin bihurtzeko proposatuko diegu eta
Zugarramurdiko bizilagunei uzta hondatuko dieten ekaitzak uxatzen laguntzeko
eskatu. Jarduera amaitzeko eta sari bat lortzeko, lurralde hauek babesten dituzten
izaki mitologikoak eta gogoko dituzten objektuak aurkitu beharko dituzte. Erran
beharra dago Basajaun, Tartalo eta gainontzeko izakiak bihurri samarrak direla eta
Lezean ezkutatu direla, baina ez dago kezkatu beharrik, hauek aurkitzeko mapa
baten laguntza izanen dute eta.

6-10 urte bitarteko umeei zuzendutako proposamen didaktiko-ludikoa da, eta herrisinesmenak etxeko txikienei hurbiltzea du helburu. Ondare kulturalaren ezagutza eta bizi garen ingurunea babesteko beharra uztartzen ditu ilustrazio, mezu, pista eta frogen bidez.

Noiz? Uztailak 19 eta 26; Abuztuak 2, 9, 23 eta 30; Irailak 6 eta 13.

Non? Zugarramurdiko Lezean

Prezioa Lezea bisitatzeko ticketaren barne. Guttienez 4 lagun.

Ordua: 11:00. Ordu eta laurdeneko iraupena.

Jarduera elebitan eginen da, euskara-gazteleraz.

Aforo kontuagatik aldez aurretik online erreserba egitea beharrezkoa da.