Sendero de la Pottoka azul - Historia

LILO; Nora goazen jakin gabe – Kultur 2025

LILO; Nora goazen jakin gabe – Kultur 2025

Udako bi hilabete baina gehiagotan zehar (ekainaren 20tik irailaren 21era), Nafarroako hainbat leku bisitatzea proposatzen dizu KULTUR programak, kontzertuetan parte hartzeko eta bertako herriak eta ondare artistiko eta kulturala ezagutzeko aukera emango baitizu. Hemen duzu jardunaldien agenda kontsulta egiteko: https://www.culturanavarra.es/eu/2025-kultur Zugarramurdin ondoko proposamen hau luzatzen dizugu:

  • Noiz? Uztailaren 20a, igandea – 12.00etan
  • Ze talde? LILO
  • Non? Zugarramurdiko Lezean (kontzertua sarrera ticketaren barne dago)

LILO Iruñerriko taldea da, eta 2020ko urtearen amaiera aldera sortu zen Maria Mateo taldeko abeslariaren eta Pello Iturria bateria eta ahotsaren abestiei musika jartzeko. Gainera, taldeko kideak dira honako hauek ere: Oihane Gulina (pianista), Julen Hoyuelos (gitarrista) eta Nekane Ibero (gitarrista eta baxu jotzailea) eta Irama Otero (gitarrista).

Horiek guztiek talde bat osatzen dute, pop estiloa nabarmena izanik, baina rocka, indiea eta folka bezalako estiloekin ere jokatzen dute. Abestien hitzak euskaraz daude (gehienak), eta askotariko gaiak lantzen dituzte.

Abestien bitartez, giro intimista eta lasaian murgildu gaitezke edo erritmo mugituagoekin dantza egin dezakegu. Musikarekiko grinak elkartu baditu ere, kideen arteko konexioa nabaria da eszenatokian; izan ere, LILOren ibilbidea luzea ez izan arren, Nafarroako musika-talde honek argi du zabaldu nahi duela, espazioak irabazi eta beren musika ezagutzera eman, eta gogor lan egiten dute horretarako.

LILOk lehen diskoa argitaratu berri du, Nora goazen jakin gabe, eta hainbat kontzertutan aurkeztu du jada; tartean, ‘Iruña Rock 2023’, ‘Estaciones Sonoras 2023’ eta ‘Enclaves 2023’.