Sendero de la Pottoka azul - Historia

1610eko fede autoaren omenezko ospakizunak – Logroño azaroak 7tik-9ra

1610eko fede autoaren omenezko ospakizunak

Logroñoko hirigune historikoko jaiak 2025eko azaroaren 7, 8 eta 9an izango dira.

Egun horietan, Guardias de Santiago kultur elkarte historikoak ekitaldi ugari antolatuko ditu 1610eko Fede Autoaren inguruan. Bertan, besteak beste, Zugarramurdiko Sorgintzat hartutako herritar arruntak, inkisizio prozesuaren biktimak, epaitu eta zigortu ziren.

Eztabaida, zalantza eta akats nabarmenez betetako gertaera honek, gaur egun ere, laurehun urte geroago, interesa eta jakin-mina pizten jarraitzen du, bai logroñarrengandik, baita gertatu zenaz gehiago jakin nahi duten bisitariengandik ere.

Azaroko asteburu honetan ezagutzera emanen da zergatik bihurtu zen Logroño prozesu nabarmen honen agertoki nagusia.

Bertze ekitaldien artean, Fede Autoa antzeztuko da, historia ahaztu ez dadin eta orainaldi eta etorkizun adiskidetzaile eta baketsu bati aurre egin diezaiogun.

PROGRAMA

Hemen deskargatu dezakezu jarduera programa: programa jaitsi

KARTELA

Cartel fiestas en memoria del auto de fe en 1610