Sendero de la Pottoka azul - Historia

2024ko udaberrirako Zugarramurdiko bi bisita-proposamen

2024ko udaberrirako Zugarramurdiko bi bisita-proposamen

“Zugarramurdi, historiaz betetako etxeak”

Bisita honetan ibilbide gidatua egingo duzue Zugarramurdiko txokorik erranguratsuenetara, eta aldi berean, herriaren Historia, kondaira batzu eta bertako pertsonaien pasarteak ezagutuko dituzue… haur eta helduentzako moduko bisita dinamiko eta interaktibo batean.

Bisiten egutegia

Martxoa: 2, 3, 9, 10, 23, 24.

Apirila: 13, 14, 20, 21, 27, 28.

Maiatza: 4, 5, 11, 12.

Prezioa: Tarifa orokorra: 5,50€. Haurrak 6-12 urte: 3,50€. Guttienez 4 lagun.

Ordua: 17:00. Ordu eta laurdeneko iraupena.

Erreserbak: 948599004 /online: www.turismozugarramurdi.com

“Naturaren Jainkoengana hurbilduko gara”

Euskal mitologia izango da "Naturaren Jainkoengana hurbilduko gara" esperientziaren gai nagusia, Sorginen Museoko bigarren solairuko edukiekin bat datorrena eta beste gai batzuekin hornitua, hala nola sendabelarren erabilerarekin, etnografiaren arloko figura garrantzitsuekin, elementu babesleekin eta horien erabilerarekin… aurkikuntza jolas gidatu gisa azalduz joango direnak.

Bisita dinamiko hau 10 eta 14 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat pentsatuta dago.

Bisiten egutegia

Maiatza: 18, 19, 26.

Ekaina: 2, 9, 16.

Prezioa: Museoko bisitaren barne. Guttienez 4 lagun.

Ordua: 11:00. Ordu eta laurdeneko iraupena.

Erreserbak / Reservas: 948599004 /e-mail:info@zugarramurdi.es

Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du

logo-reyno-de-navarra-bilingue

www.visitnavarra.es