Agurtzane Anduetzaren “Ser y no ser” Zugarramurdin aurkeztuko da
Azaroaren 1ean, ostirala, Sorginen Museoan bizitzarekin eta heriotzarekin lotutako gure esperientziei buruzko solasaldia izango da.
Ba al dago bizitzarik heriotzaren ondoren? Ebidentzia zientifiko batzuek hori frogatzen dutela dirudi..Sakoneko gai horietan barrendu nahi dutenek hitzordua dute Agurtzane Anduetzarekin, kontzeptu hauek ikuspegi berritzailetik jorratzen dituen “Ser y no ser” bere azken liburuaren aurkezpenean.
Noiz? Azaroaren 1ean, ostirala. 16:00etan gaztelaniaz eta 17:30ean euskaraz.
Non? Sorginen Museoko teilatupeko solairua
Sarrera librea da lekua bete arte.
Egileari buruzko INFO gehiago: www.anduetza.com



