Eider Rodriguez eta Anari Zugarramurdin
Martxoaren 8ko arrakastaren ondotik, Eider Rodriguez idazlea eta Anari kantaria Zugarramurdira itzuliko dira hitzordu berezi batekin. Sorginen Museoak helduentzako “ipuin-kantaketa” bat hartuko du; literatura eta musika uztartzen dituen saio sentikor eta sakona. Ez galdu hitza eta doinua magiaz betetako espazio honetan berriz ere sentitzeko aukera!
- Noiz? Apirilaren 17an 20,00etan
- Non? Sorginen Museoan
Sarrera librea izango da lekua bete arte.


