Emakumearen Nazioarteko eguna
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekitaldi berezia hartuko du Sorginen Museoak. Eider Rodriguez idazleak eta Anari kantariak, Habia taldearekin batera, helduentzako errezitaldi narratibo eta musikal bat eskainiko dute. Hitza eta musika uztartzen dituen saio sentikor eta sakona, bi sortzaile handi hauen konplizitateak gidatuta.
- Noiz? Martxoaren 8an 19,00etan
- Non? Sorginen Museoan
Sarrera librea izango da lekua bete arte.


