Ez dago kutxarik niretzat – Gora-Gora Fest! 2024
Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskarabideak – Euskararen Nafar Institutuak ‘Gora-Gora Fest! 2024’ Kultur zikloa antolatu du laugarren aldiz.
Ziklo kultural honekin, Nafarroako Gobernuak euskarazko kultur eskaintza Nafarroako eskualde guztietara zabaldu nahi du, euskarak Nafarroako lurralde osorako kohesio elementu gisa duen balio soziala nabarmenduz.
Horrela, 9 jarduerek osatuko dute aurtengo programazioa, eta 55 herrietara iritsiko dira azaroaren 2tik abenduaren 8ra bitartean: antzezlanak (horietako batzuk musikalak), inprobisazioak, tailerrak, dantzak, ipuin kontalariak eta beste. Aurreko urteetan bezala, programatutako ikuskizun guztiak doakoak dira.
PROGRAMA
Hemen ikus dezakezu programa osoa: Euskarabidearen webgunea.
ZUGARRAMURDIKO PROPOSAMENA
Zugarramurdin ondoko proposamen hau luzatzen dizugu:
- Noiz? Abenduaren 8a, igandea – 17.00etan
- Ze jarduera? Ez dago kutxarik niretzat, 14 urtetik gorako gazteentzako antzerkia
- Non? Sorginen Museoko auditorioan


