Gari & Maldanbera – Kultur 2026
Udako bi hilabete baina gehiagotan zehar (ekainaren 20tik irailaren 21era), Nafarroako hainbat leku bisitatzea proposatzen dizu Kultur programak, kontzertuetan parte hartzeko eta bertako herriak eta ondare artistiko eta kulturala ezagutzeko aukera emango baitizu.
Hemen kontsulta dezakezu jardueren egitarau osoa: https://www.culturanavarra.es/eu/kultur-2026
Zugarramurdin ondoko proposamen hau luzatzen dizugu:
- Noiz? Uztailak 18, larunbata – 12.00etan
- Ze talde? Gari & Maldanbera. Gaur egungo musika herrikoia.
- Non? Zugarramurdiko Lezean (kontzertua sarrera ticketaren barne dago)
Ikuskizunari buruz: “Gari 30 urte”
Garik 30 urteko ibilbide oparoa bete du bakarka. Hertzainak talde mitikoan hamarkada batez abeslari izan ostean, ibilbide pertsonal eta bereziari eman zion hasiera, irudi oso ezagutsun eta propio batekin.
Urteurren borobil hau ospatzeko, bere bakarkako lehen lanaren binilozko edizio mugatu eta berezi bat aurkezten du. Nahiz eta rocka izan bere estilo nagusia, urte hauetan guztietan joera musikal berriak txertatzen joan da, hala nola jazza, popa edota folk soinuak.
Bira honetan, Maldanbera taldeak lagunduta dator. Jatorrizko grabazioen esentzia berpiztuko duen zuzenekoa izanen da, baina ikuspegi berritu, gaurkotu eta soinu-kalitate bikain batekin.
Ez ezazu galdu!


