Sendero de la Pottoka azul - Historia

Ondarezain XI. Topaketa Zugarramurdin

Ondarezain XI. Topaketa Zugarramurdin

Ondarezain XI. Topaketa urriaren 20an egin zen Zugarramurdin.

2023an hasitako lan-ildoari jarraituz, elkarteak urteko topaketa Foru Komunitateko herri periferiko batera eramatea erabaki zuen, bi helburu nagusirekin:

  • Elkartea sektoreko pertsonei hurbiltzea eta ezagutaraztea, elkartu nahi dutenei;
  • Ondarearen kudeaketan jardunbide egokiak dituzten guneak ezagutzea, elkartekideentzat inspirazio-iturri izan daitezkeenak;
  • Elkartutako profesionalentzat jarduera partekatuak sortzea.

Jardunaldia baliatu zen bertatik bertara ezagutzeko Sorginen Museoaren erakusketa iraunkor berria, estalkipeko solairuan dagoena, “Henningsenen aurkikuntza”.

Oraingo honetan, iparraldearekiko hurbiltasuna aprobetxatuz, Sites et Musées en Pays Basque elkarteko ordezkariak gonbidatu genituen parte hartzera.

Bide batez, bi elkarteen arteko liburuxka trukea egin zen, Foru Komunitateko zentroetan eta Iparraldeko gune elkartuetan jendearen eskura jartzeko.

Esperientzia trukaketa bat ere egin zen, IX. Ondarezain Topaketaren testuingurua aprobetxatuz, etorkizuneko lankidetza ildo batzuk zehazteko.

XI Encuentro Ondarezain en Zugarramurdi