“Lapurdi, Zugarramurdi eta Maria Zozaiaren arteko lotura” Antzerkia eta liburuaren aurkezpena
Gaur egun “Sorgin ehizari” buruz dakiguna epaileek idatzita utzi zutena da, hau da, alde batekoek bortxaz eta mehatxuz bildu zutena.
Biktimen aldekoak falta ditugu. Ez dakigu beraiek zer zioten, zergatik erran zuten erran zutena, nola bizitu zuten egoera nahasi hura, ze beldurrak pasatu zituzten…
Ba, oraingoan hurbilduko zaigu pittat beraien ikuspuntua: Ximildegiko Maria, Teletxeko Juana, Goiburuko Joanes, Iriarteko Extefana, eta Arburuko Maria hitzaldi honetara etorriko zaizkigulako, beraien bizipenak kontatzera.
Zugarramurdi eta Urdazubikoekin batera, Errenderin preso hartutako Maria Zozaia ere beraiekin epaitu zuten, eta bere kasua guztiz berezia izan zen. Berari buruzko liburua aurkeztuko digu Xabier Susperregi, egileak, apirilaren 11an, 19,00etan Sorginen Museoan.


