Ekainaren 24an, larunbata, A. Andueza idazle eta ilustratzaileak Haizene pertsonaia aurkeztu zuen Sorginen Museoan, «Zugarramurdiko Haizene» haurrentzako ipuin eta eleberri laburraren protagonista. Argitalpenak belaunaldi ezberdineko pertsonen artean partekatzeko istorio bat kontatzen du, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen da.
Obra hau egiteko prozesua bertatik bertara ezagutu ondoren, bideo-ipuina proiektatu zen bertaratutakoentzat, gehienak Zugarramurdiko bizilagunak. Aurkezpen-ekitaldia amaitzeko, egileak zenbait ale sinatu zituen.