Zugarramurditik Logroñorako zergatia eta Maria de Zozaya
Hitzaldia, antzerkia eta dantza izanen ditugu honako honetan, denboran atzera eginez Zugarramurdiko hainbat biztanlek bere bizitza lasai hartatik Logroñoko Autofedean bukatzeko pasatu zituztenak ulertzeko.
“Sorgin Haizea” taldearen eskutik, historia latz hau kontatzeko narratzaile bat izanen da, garai hartan sufritu zuten 5 protagonistekin tartekaktuz. Bere bizipenak kontatuko dituztenak, hauexek: Ximildegiko Maria, kasua piztu zuen Ziburuko neska; ondotik Telletxeko Juana, preso eraman zituzten lehen lau emakumeetako bat; Goiburuko Joanes eta Iriarteko Estefana senar-emazteak, borondatez aurrekoak defendatzera Logroñora bertaratu ziren 6 bizilagunetako bi eta azkena, Arburuko Maria, Fray Pedro de Arburuaren ama.
Narratzaile eta pertsonai hauen artean 1608-1610 bitarteko pasarteak kontatuko dira, herri ttiki honen Historia hobe uler dadin.
Bigarren zatian, Xabier Susperregi idazleak “María de Zozaya” liburua aurkeztuko du. María de Zozaya 1610eko neguan preso hartutako 18 pertsonetako bat izan zen, eta zoritxarrez, urte hartako azaroko Autofedean publikoki kondenatu zuten.
Dantza garaikidea ere izanen da ekitaldian, Ana Mendiolaren eskutik.
- Noiz? Azaroaren 7a, ortzeguna – 19.00etan
- Non? Logroñoko Nafar Etxean. Portales kalea, 23 1.a
– Antolatzailea: Hogar Navarro
– Babeslea: Nafarroako Gobernua
– Laguntzailea: Logroñoko Meryndadeko Ermandadea


