Sendero de la Pottoka azul - Historia

Landa-Adimena. Lankidetzan diharduten eta irakasten duten lurraldeak.

Landa-Adimena. Lankidetzan diharduten eta irakasten duten lurraldeak.

Landa-Adimena izeneko proiektuak landa-eremuetarako berariazko politikak aldarrikatzen ditu.

Proiektu honen bidez, Nafarroako Tokiko Ekintza Talde diren Cederna Garalur Elkarteak, EDER Partzuergoak eta Erdialdeko Partzuergoak gure herrietan bizi eta lan egiten duten pertsonei ahotsa eman nahi diete, munduari topikoetatik eta aurreiritzietatik urrun bizi duten eguneroko errealitatea erakutsiz, bizitza-proiektu bat garatzeko landa-inguruneak dituen indarguneak aldarrikatuz, baita landa-inguruneak planteatzen dituen berariazko erronken berri emenez ere.

Landa-lurraldeek beren bizitzan eta landa-erkidegoaren beraren bilakaeran eragina duten erabaki politikoak hartzeko orduan duten protagonismoa aldarrikatu.

Berariazko helburuak:

  1. Erabakiak hartzeko orduan gure lurraldeen gaitasuna hobetu.
  2. Gobernantza deszentralizatuen ereduan sakondu.
  3. Erabaki politikoak gure lurraldeetara ekarri.
  4. Landa-lurraldeen arteko ezagutza besterentzea sustatu, Nafarroan eta Nafarroatik kanpo.
  5. Landa-errealitateak (pluralean) ikusarazi, gure garaiko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronketara egokitzeko.
  6. Landa-errealitateak (pluralean) ikusarazi, gure garaiko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronketara egokitzeko.
  7. Bermeko landa-mekanismoa (Rural Proofing) ezartzeko bidean aurrera egin.

1. Lan-ildoa: Landa-Lurraldeak ahaldundu.

Landa-erkidegoek beren bizitzan eta lanean eragina duten erabakiak hartzeko duten gaitasuna indartu, Europako politikei dagokienez. Ekintza hori, nagusiki, aldi bereko foroen bidez garatuko da hiru lurraldeetan, baita beste eskualde batzuetan garatutako proiektuetara egindako lan-bisiten bidez ere.

2. Lan-ildoa: Landa-Lurraldeetatik narratiba berri bat sortu

Nafarroako gizarteari landa-erkidegoei buruzko ikuspegi berria eman, konplexuagoa eta poliedrikoagoa, estereotipoetatik urrundua eta gure lurraldeen errealitatera egokitua, arazoak edo gabeziak ezkutatu gabe, eta gure lurraldeen indarguneak eta aukerak nabarmenduz.

Bigarren ildo horretan, tokiko biztanleei bideratutako bideoforum eta irakurketa-kluben ziklo batzu antolatuko dire, eta hauetako bat urtarrila-otsailan Zugarramurdin burutuko da.

Inteligencia rural - Territorios con valor