Xabier Susperregik Maravillas Lamberto eta 36an fusilatutako herrikideen omenezko liburua aurkeztuko du
Urriaren 20an, igandea, 12:00etan, Xabier Susperregik Maravillas Lamberto eta 36an fusilatutako herrikideen omenezko liburua aurkeztuko du Sorginen Museoan.
Ekitaldi honetan, Ana Mendiola dantzari garaikidea izanen dugu, baita Teatro Txikia-ko partaideak ere, Zugarramurdiko zenbait aktorek parte hartuko duten “Bankua” lanarekin.
Sarrera librea izango da.




