Sendero de la Pottoka azul - Historia

Hutsun Txalaparta Taldea – Kultur 2023

Udako 11 astetan zehar (ekainaren 24tik irailaren 9ra), Nafarroako hainbat leku bisitatzea proposatzen dizu KULTUR programak, kontzertuetan parte hartzeko eta bertako herriak eta ondare artistiko eta kulturala ezagutzeko aukera emango baitizu. Hemen duzu jardunaldien agenda kontsulta egiteko: https://www.culturanavarra.es/eu/kultur-2023

Zugarramurdin ondoko proposamen hau luzatzen dizugu:

  • Noiz?                  Uztailaren 22a, larunbata – 12.00etan
  • Ze talde?             Hutsun Txalaparta Taldea
  • Non?                  Zugarramurdiko Lezean (kontzertua sarrera ticketaren barne dago)

Baratzean ikuskizunean zuraren erritmoak eta harrien melodiak txalapartaren edertasun musikala erakutsiko digute. Denboran zehar bidaiaraziko gaituzten erritmo eta doinu sinpleetatik –duela urte batzuk ondarea utzi ziguten horiei keinu eginez– bertsio ezagunetara. Inprobisazioak ere bere lekua izango du ikuskizunean, eta hortik instrumentua jotzeko eta ulertzeko modu berriak sortuko dira.

Hutsunek hamabi urte daramatza txalapartari eszenatokian eta eszenatokitik kanpo merezi duen lekua ematen. Gaur egun, erreferente bihurtu da bai Nafarroan, bai edonongo txalaparta taldeen artean, eta kontzertu, ikastaro eta emanaldien egutegia bete du. Ikerketa eta sorkuntza urte horien emaitza da Baratzean, kaleidoskopio erritmikoa, plazer erritmikoa.