Sendero de la Pottoka azul - Historia

Hutsun Txalaparta Taldea, kontzertua Lezean

Hutsun Txalaparta Taldea, kontzertu aparta Lezean

Kultur 2023 programaren baitan, uztailaren 22an Hutsun Txalaparta taldeak kontzertu aparta eskeini zuen Zugarramurdiko Lezean.

Baratzean ikuskizunean, zuraren erritmoak eta harrien melodiak txalapartaren edertasun musikala erakutsi zieten bertaratu zirenei. Denboran zehar bidaiarazi gintuzten erritmo eta doinu sinpleetatik –duela urte batzuk ondarea utzi ziguten horiei keinu eginez– bertsio ezagunetara. Inprobisazioak ere bere lekua izan zuen ikuskizunean.

Hutsunek hamabi urte daramatza txalapartari eszenatokian eta eszenatokitik kanpo merezi duen lekua ematen. Gaur egun, erreferente bihurtu da eta kontzertu, ikastaro eta emanaldien egutegia bete du. Ikerketa eta sorkuntza urte horien emaitza da Baratzean, leku paregabean gozatu genuena.