Sendero de la Pottoka azul - Historia

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik “Luze edo motz” ikuskizuna eskainiko dute

Apirilaren 14an, igandea, 18:00etan, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik “Luze edo motz” ikuskizuna eskainiko dute Sorginen Museoko auditorioan

“Bakean Dagoena Bakean Utzi” emankizunaren haritik jarraituz, generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko.

Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.

Sarrera librea izango da.

Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!

• Finantzaketa Berdintasun Ministeriotik dator, bizitzaren edozein eremutan emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera-berdintasunaren printzipioa gauzatzeko prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio-jardueren esparruan.