Aurkikuntza jolas gidatua Sorginen Museoan
“Naturaren Jainkoengana hurbilduko gara”
Euskal mitologia izango da “Naturaren Jainkoengana hurbilduko gara” esperientziaren gai nagusia, Sorginen Museoko bigarren solairuko edukiekin bat datorrena eta beste gai batzuekin hornitua, hala nola sendabelarren erabilerarekin, etnografiaren arloko figura garrantzitsuekin, elementu babesleekin eta horien erabilerarekin… aurkikuntza jolas gidatu gisa azalduz joango direnak
Bisita dinamiko hau 10 eta 14 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat pentsatuta dago.
Bisiten egutegia
Maiatza: 18, 19, 26.
Ekaina: 2, 9, 16.
Prezioa: Museoko bisitaren barne. Guttienez 4 lagun.
Ordua: 11:00. Ordu eta laurdeneko iraupena.
Erreserbak / Reservas: 948599004 /e-mail: info@zugarramurdi.es
Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du



