Zugarramurdiko Sorginen Museoak eskerrak eman dizkie Gustav Henningsen eta Marisa Reyri bere legatuaren zati bat emateagatik
Inkisizio eta sorginkeriaren munduko ikerketan aditu izan zen Gustav Henningsen danimarkarrak (1934-2023), eta Marisa Rey-Henningsen emazte eta itzultzaileak 2021ean bere ondarea ematea erabaki zuten; objetu gehienak Nafarroako Unibertsitate Publikoari eman zizkioten, eta elementu sinbolikoagoak, Sorginen Museoan eta Galiziako Pobo Galego Museoan utzi zituzten, Galizian egindako lan entografikoarekin lotura ere bazutelako.
Zugarramurdiren kasuan, ehun bat elementuk osatzen dute bilduma museografikoa eta kultur ekipamenduaren edukinak aberastuko dituzten funts dokumental eta bibliografikoak. Datozen hilabeteetan ikusgai izatea espero da.
Marisak maiatzaren 25ean bisitatu gintuen, eta bere hitzetan Gustav Henningsenek urteetan adierazi zuen liburu, mapa eta objektu horiek gure Museoan behin betiko gordetzea nahi zuela, Zugarramurdiko herriak Espainiako Inkisizioaren historiari buruzko ikerketei egindako harreragatik esker ona adierazteko.
Mila esker Gustav eta Marisari keinu honengatik, dohaintza eskuzabalagatik eta gure erakundean pentsatu dutelako beren ondarearen zati bat gorde eta erakusteko, modu honetan bisitariek ere goza dezaten.




