Sendero de la Pottoka azul - Historia

Montes Solidarios elkarteak “Isiltasuna entzuten” dokumentala aurkeztuko du Zugarramurdin

Montes Solidarios elkarteak “Isiltasuna entzuten” dokumentala aurkeztuko du Zugarramurdin

Noiz?                  Martxoaren 17an, igandea, 12,00etan

Non?                   Sorginen Museoan

 

“Isiltasuna entzuten” du izena Montes Solidarios elkarteak ‘Kirol egokitua eta mendia, inklusiorako bidean’ galan estreinatu zuen dokumentalak. Bertan, Zugarramurdiko Lezeak bere aletxoa jarri du.

Lurpearen barruan koordinatutako proiektu batean, Zugarramurdik otsaileko bisita- programa ireki zien Aspace Navarrako erabiltzaileei, eta, horrela, Montes Solidarios elkarteko boluntarioei esker, seigarren kontinentea askotariko beharrak dituzten

pertsonen eskura jarri ahal izan zen. Ikus-entzunezko berrian hau da bereiziki azpimarratu nahi dena.

Iñaki Alonso espeleologo eta dibulgatzaile tolosarrak egindako bidetik etorri zen inspirazio-iturria. Izan ere, Uzturreko putzuak bisitatzeko aukera izan zuen, oso gaixo zegoelarik, leku horri bereziki lotuta sentitzen baitzen.

Horrela, aurten, Lurpean senidetutako zortzi kobazuloek bisita bereziak antolatu dituzte “joëlette” aulkiak eta norabide-barra bat erabiliz. Eta esperientziak erakusten digu denok goza dezakegula lurpeko munduaren edertasunaz, naturarekiko loturaz, uraren jarioaz edo historiaurrearen aztarnez, baldin eta bisita-proposamen inklusibo bat diseinatzen bada.

“Isiltasuna entzuten” izena bisitaren une batik dator, zeinean bakoitza kobazuloarekin eta isiltasunarekin konektatzen baitzen, pertsona bakoitzak bere sentsazioak senti zitzan.

Montes Solidarios elkarteak urteak daramatza mendiko jarduerak sustatzen eta antolatzen, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonek mendi-ibilbideez goza dezaten. Eta orain lurpeko altxor naturalez gozatzen ere laguntzen du.