Mugalur: mugari buruzko podcast kolaboratiboaren aurkezpena
Urriaren 16an, 19:30ean, Zugarramurdiko Sorginen Museoak Mugalur proiektuaren aurkezpena hartuko du. Mugaren inguruko podcast kolaboratiboa da, mugaren bi aldeetako bizilagun, artista eta ikertzaileen ahots eta esperientzietatik abiatuta sortua.
Topaketan mugaren inguruko bizipenak jasotzen dituen dokumental sonoroa aurkeztuko da, eta Mugalurren baitan sortutako beste euskarazko pieza batzuk ezagutzeko aukera ere izango da.
- 2026ko urriaren 16a
- 19:30
- Zugarramurdiko Sorginen Museoa
- Sarrera doan aforoa bete arte


