Murtzia Eskualdeko Territorio Integral erakundeko dinamizatzaileek Zugarramurdi bisitatu dute landa-garapeneko esperientziak partekatzeko
Irailaren 6an, asteazkena, Integral, Sociedad para el Desarrollo Rural elkartearen jarduketa-lurraldeko 24 eragile dinamizatzailek Zugarramurdi bisitatu zuten. Lurralde honek Murtziako ipar-mendebaldea, Río Mula, Sierra Espuña eta Lorcako Tierras Altas eskualdeak hartzen ditu.
Topaketa hau formakuntza ekimen batean kokatuta dago, zeinaren helburua beste lurralde batzuetako toki- eta landa-garapeneko proiektuak, esperientziak eta estrategiak ezagutzea baita, sinergiak aurkitzeko eta lankidetza-aukerak sortzeko.
Zugarramurdiren kasuan, Xareta mugaz gaindiko eskualdeko kudeaketa eta dinamizazio turistikoaren esperientzia izan zen bisitaren ardatza.



