Sendero de la Pottoka azul - Historia

Udako ikastaroa: Hezkuntzaren eta….

Udako ikastaroa: Hezkuntzaren eta Ondarearen arteko loturak. Ondare-hezkuntzako erronkak

Irailaren 28, 29 eta 30ean HEZKUNTZAREN ETA ONDAREAREN ARTEKO
LOTURAK. ONDARE-HEZKUNTZAKO ERRONKAK izeneko udako ikastaroa burutuko da. Ondarezain elkartearen barruan diseinatu dira, NUPekin lankidetza estuan.
Hezkuntzari buruzko azken legeak (LOMLOE) garrantzi berezia ematen dio ondareari, eta ikuspegi eguneratu batetik egiten du, GJHekin eta beste gai batzuekin lotzen baitu, hala nola generoarekin, aniztasunarekin eta nortasunaren eraiketarekin.

Ikastaro hau museo eta ondare-espazioetako profesionalei eta haur, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago, batez ere.

NUPek eskaintzen duen ziurtagiria lortzeko, saio guztietan bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ikastaro osora joaterik ez badago, entzule gisa ere parte hartu ahal izango da (larunbatean, hilaren 30ean, izan ezik).

Izena emateko, jo esteka honetara: https://www.cursosveranoupna.com/eu/erregistroa-eta-matrikulazioa/

Informazio orokorra https://www.cursosveranoupna.com/eu/ikastaroa/vinculos-entre-educacion-y-patrimonio-retos-en-educacion-patrimonial
Cursos de verano upna - Agenda