Sendero de la Pottoka azul - Historia

Izen zizelkatuak eta harriekin osaturiko totemak

Izen zizelkatuak eta harriekin osaturiko totemak

Uda honetan Lezeko hormetan bisitarien izen zizelkatuak biderkatu dira, bertako harriekin osaturiko totemak agertzearekin batera.

Zugarramurdiko Lezeak milaka bisitari jasotzen du urtean eta gehiengoak gizalegez eta errespetuz jokatzen badu ere, bada portzentai ttiki bat bertan bere aztarna utzi nahi duena, ekintza desegokiek naturguneetan duten eragin kaltegarriaz jabetu gabe.

Hau dela eta, Lezeko arduradunak, bertze kobazuloetako teknikari eta geologian adituak diren profesionalekin elkarlanean, honen ingurumen- inpaktua urrunago joatea ekiditeko neurriak hartzen ari dira. Noski, kaltea behar bezela babestu eta konpontzeko pausuak ematen ari dira, baina baita zentzu honetan bisitariei eskeintzen zaien informazioa indartzen. Sentsibilizazio ekimenen bitartez, ondarearen zaintzan bakoitzak dugun arduraren garrantzia ulertarazteko modu egokiena ere bilatuko da.