Sendero de la Pottoka azul - Historia

Aezkoa Ibarreko ordezkariak bisitan

Aezkoa Ibarreko Batzar Nagusiko ordezkari, Aezkoako Kultur Ola eta Cederna Garalurreko teknariak Zugarramurdin bisitan

2023ko apirilean Aezkoa Ibarreko Batzar Nagusiak ireki du Aezkoako Kultur Olaren eraikina, Orbaizetako Munizio Fabrikaren Jauregian, BIC izendatutako enklabe arkeologikoan eta Iratiko Oihanaren eremuan.

Aezkoa Ibarreko Batzarraren eskaria jarraikiz antolatu da bisita. Izan ere, aipatu Aezkoako Batzarreko kideek, Zugarramurdiko Museoaren eta bertako kobazuloen kudeaketa erreferente garrantzitsutzat hartzen dute Memoria historikoa eta herri baten nortasuna garapen eta turismo iraunkorreko proiektu estrategiko baten erdigunean kokatzen duelako, sare-lanaren bidez.

Bisitan izan dira Zugarramurdiko Alkatea den Argitxu Aguerre, Aezkoako Batzarreko Juantxo Merino eta Karmele Galarza; Zugarramurdiko Museo eta Lezeen zuzendari-kudeatzaile Ainhoa Aguirre; Patxi Gaztelumendi eta Iraide Gómez Aezkoa Kultur Olatik eta Marian Zestau eta Edurne de Miguel Cederna Garalur elkartetik.