Sendero de la Pottoka azul - Historia

Rosa Vendrellek Memoria Likidoak aurkeztuko du Zugarramurdin

Rosa Vendrellek Memoria Likidoak aurkeztuko du Zugarramurdin

Rosa Vendrell kultur dinamizatzaile eta kazetariak Memoria Likidoak, xuriketarien ahotsak ikuskizuna aurkeztuko du..

  • Noiz?        Azaroaren 12a, igandea – 12.00etan
  • Non?         Zugarramurdiko Sorginen Museoan

Xuriketarien lana ikusarazten du, eta garbitegiak kultura-ondare material eta ez-material gisa aldarrikatzen ditu, lanerako, askatasunerako, energiarako, matxinadetarako, sozializaziorako, konpromiso politikorako, poztasunerako, tristurarako, amorrurako, minerako eta isilpeko topaketetarako gune gisa ilunabarrean. Abestiek, argazkiek, irakurketek eta bideoek osatzen dute proposamen berezi hau. Egiazko istorioak, pasadizoak, abestiak, errealitate oso gogorrak eta irribarreak.

Rosarekin bidaiatzen du Rosaliak, espresuki sortutako panpin xuriketaria. Rosa Vendrellek proposamen kulturalarekin batera erakusketarako materiala ekartzera gonbidatzen gaitu, antzinako arropa zein garbitzeko tresnak. Halaber, jendaurrean edo pribatuan esperientzia pertsonalak eta ikuzketari buruzko oroitzapenak partekatzera animatzen gaitu, etxeetan urik eta argirik ez zeuden garaikoak. Sinestezina iruditzen zaigun arren, munduko herrialde askotan emakumeek eskuz garbitzen dute oraindik garbitegietan, ibaietan edo zingiretan (Guatemala, Kolonbia, Sri Lanka, Senegal, etab.).

KARTELA

Ekitaldiaren kartela hemen deskargatzen ahal duzu: kartela jaitsi.