Sendero de la Pottoka azul - Historia

Sorginak eta inkisizioa Logroño historikoenean

Sorginak eta inkisizioa Logroño historikoenean

“Zugarramurdiko Sorginak” ekimenaren bederatzigarren edizioak hogei bat jarduera aurkeztu ditu Logroñon, “gaizki deitutako sorginkeria izan zitekeenaren zertzelada bat emateko, hori baitzen, egia esan, helduen eskutik gazteei transmititzen zitzaien jakinduria”. Hala adierazi du Alde Zaharreko Auzo Elkarteko lehendakariorde de Alfredo Iturriagak (EFE Agentzia).

“Zugarramurdiko Sorginak” Santiagoko Guardiak Elkarte Historiko-Kulturalak eta Centro Histórico Auzo Elkarteak antolatutako ekimena da. Logroñoko Udalaren laguntza du eta, unean-unean, Zugarramurdiko bizilagunek parte hartzen dute.

Programazio honen ekimenen artean, larunbatean, hilaren 4an, “1610eko Fede Autoa” berregin izana nabarmendu da. Bertan, Inkisizioak sorginei Logroñon egindako epaiketak antzeztu ziren. Ondoren, Zugarramurdiko sei emakume sutan erre zituzten. Gogoratu behar da Logroñok 6.000 biztanle inguru zituela garai hartan,

eta egun horietan 30.000 biztanle izatera iritsi zela, honek bertatuengan izango zuen eraginarekin.

Edizio honetan, gertaera historiko honen oroitzapena ostegunean, hilak 2, hasi zen “Urbiongo ekaitza” antzerki ikuskizunarekin Espolon pasealekuan.

Errioxako hiriburuko Ebro parkea Akelarre baten lekuko izan zen larunbatean. Halako batean, Inkisizioko soldaduak iritsi ziren bilera pagano hartara “Gurutze Berdearen prozesioa”ri hasiera emateko Espolon plazaraino. Han epaiketa handi bat egin zen, non epaiak irakurri eta suak piztu ziren.

Azken ekitaldia, agian hunkigarriena, igandean burutu zen. Ebro parkeko Memoriaren Basoraino bisita gidatu bat eskeini zen. Han, 2010ean landatu zirenetik, hamaika zumar hazi dira, hilarazitako hamaika pertsonen omenez.

Sinbolismoz betetako azken ekitaldi horrekin bat egin zuten Zugarramurdiko zenbait herritarrek eta Sorginen Museoko zuzendariak.