Sendero de la Pottoka azul - Historia

LOGROÑOKO HIRIGUNE HISTORIKOKO JAIAK: ZUGARRAMURDIKO SORGINAK

LOGROÑOKO HIRIGUNE HISTORIKOKO JAIAK: ZUGARRAMURDIKO SORGINAK

Logroñoko hirigune historikoko jaiak 2023ko azaroaren 3, 4 eta 5ean izango dira. Egun horietan, Guardias de Santiago kultur elkarte historikoak ekitaldi ugari antolatuko ditu 1610eko Fede Autoaren inguruan. Bertan, besteak beste, Zugarramurdiko Sorginak izeneko biktimak epaitu eta zigortu ziren.

Eztabaida, zalantza eta akats nabarmenez betetako gertaera honek, gaur egun ere, laurehun urte geroago, interesa eta jakin-mina pizten jarraitzen du, bai logroñarrengatik, bai gertatu zenaz gehiago jakin nahi duten bisitariengatik. Azaroko asteburu honetan ezagutzera emanen da zergatik bihurtu zen Logroño prozesu nabarmen honen agertoki nagusia.

Bertze ekitaldien artean, Fede Autoa antzeztuko da, historia ahaztu ez dadin eta orainaldi eta etorkizun adiskidetzaile eta baketsu bati aurre egin diezaiogun.

PROGRAMA

Hemen deskargatu dezakezu jarduera programa: programa jaitsi