Sendero de la Pottoka azul - Historia

Sorginen Museoa INIZIA Nafarroaren laguntzaile

INIZIA programak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Ekintzailetza Gelen Plana Nafarroan aplikatzea eta garatzea dakar.

Esperientzia bat eskaini nahi du, ikasleek ekintzailetza sakonki ezagutu dezaten, bere erronka, arrisku eta faseekin, gai honi buruz ezagutza zabalena izan dezaten.

Ildo horretan, Sorginen Museoak lankidetza hasi du Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolarekin, zehazki ebanisteriako ikasleekin, instalazio berri baterako erakusketa-altzariak diseinatzeko.

Elkarlana ikasturtearen amaierara arte luzatuko da eta lehen urratsak ematen ari dira. Azaroaren 24an aurkeztu zen proiektua Zugarramurdin, eta Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko bi zaharberritze teknikari nagusik ere parte hartu zuten.

Egitasmoaren aurrekariak, proiektua kokatuta dagoen espazioa edo elementu ezberdinak kontserbatzeko oinarrizko irizpide batzuk ezagutzea oinarrizko informazioa dela kontutan hartuta, lehen topaketa honetan eskeini zen, prototipoak sortzen hasi aintzin.

Hori guztia erakusketa-eremu berri batean aurrera egiteko espirituarekin ez ezik, batez ere ikasleengan pentsatuta, etorkizunean hurbilekoak eta ezagunak eginen zaizkien ekintzailetza-aukerak eskaini nahi baitira.