Sendero de la Pottoka azul - Historia

Zugarramurdiko sorginak Logroñora itzuli dira azaroaren 1etik 3ra

Zugarramurdiko sorginak Logroñora itzuli dira azaroaren 1etik 3ra

Logroñok "Zugarramurdiko Sorginak" ekimenaren hamargarren edizioa hartu du azaroan, 1610eko Fede Autoaren oroitzapenezko ekitaldiekin.

"Zugarramurdiko Sorginak" Santiagoko Guardiak Elkarte Historiko-Kulturalak eta Centro Histórico Auzo Elkarteak antolatutako ekimena da. Logroñoko Udalaren laguntza du eta, unean-unean, Zugarramurdiko bizilagunek parte hartzen dute.

Edizio honetan, hogeita hamar ekitaldi baino gehiago programatu dira, eta, horien artean, honako hauek nabarmendu dira: sorginkeriaren merkatua, Espolon Plaza topagune bihurtu duena antzerki-animazioarekin, magiarekin eta ipuin-kontalariekin; XVII. mendeko justiziari buruzko erakusketa bat; hainbat birsortze historiko, eta oroimenaren basoko biktimei egindako omenaldia.

Errioxako hiriburuko Ebro parkea Akelarre baten lekuko izan zen larunbatean. 19:00ak inguruan, Inkisizioko soldaduak iritsi ziren bilera pagano hartara "Gurutze Berdearen prozesioa"ri hasiera emateko Espolon plazaraino. Bertan epaiketa handi bat egin zen, non epaiak irakurri eta suak piztu ziren.

Azken ekitaldia, agian hunkigarriena, igandean burutu zen. Ebro parkeko Memoriaren Basoraino bisita gidatu bat eskeini zen. Han, 2010ean landatu zirenetik, hamaika zumar hazi dira, hilarazitako hamaika pertsonen omenez.

Sinbolismoz betetako azken ekitaldi horrekin bat egin zuten Zugarramurdiko zenbait herritarrek, horien artean Argitxu Aguerre alkatea.