Sendero de la Pottoka azul - Historia

“Lurpea Saria 2024” Arantza Aranburu Artanorentzat

“Lurpea Saria 2024” Arantza Aranburu Artanorentzat

Gaur goizean Iruñeko Kondestable Jauregiko sotoan egindako prentsaurrekoan, "Lurpea saria 2024" eman zaio Arantza Aranburu Artanori, geologian doktore, EHUko Geologia Saileko irakasle eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide denari. Horrela, Aranburuk lurpeko munduari dagokionez egindako lan zientifiko eta dibulgatzaile garrantzitsua aitortu da.

Sari honekin, arlo akademikotik haratago, bokaziozko ikertzaile baten hurbiltasuna eta giza kalitatea nabarmendu nahi izan dira, harri sedimentarioen historia geologikoarekiko duen grina eta ezagutzaren transmisioan beti azaldu duen eskuzabaltasuna.

Agurtzane Anduetzak eskuz egindako eskultura eman zaio Aranbururi, buztin erregogorrez egina, Nafarroako lurrarekin esmaltatua eta suarekin kontaktuan egosia. Urak lurrazaletik lurraren bihotzera egiten duen bidaia irudikatzen du, gaur egun gure kobazuloetan goza ditzakegun lurpeko paisaia zoragarriak zizelkatuz.

Saria jaso ondotik, Aranburuk kobazulo horietako bakoitzak barruan duen altxorraz eta adituek egiten duten lanaz ohartarazi du, baina "egiten dugun honek ez luke zentzurik izango gizarteratuko ez bagenu", amaitu du Lurpearen lanari balioa azpimarratuz.